Eduki publikatzailea
Atzealdea

Asteasuko A-0.1 “Sagastume” J.U.ko Birpartzelazio Proiektua: jende aurrean jartzea.

IRAGARKIA

ASTEASUKO UDALA

Iragarkia GAO

Ziurtagiria

Proiektua

 

Asteasuko A-0.1 “Sagastume” J.U.ko Birpartzelazio Proiektua: jende aurrean jartzea.

Asteasuko Alkate andreak, azaroaren 10eko 2021/269 Dekretuaren bidez, hau ebatzi du besteren artean:

“LEHENA. Jende aurrean jartzea, hogei egunez, Asteasuko A-0.1 “Sagastume” J.U.ko Birpartzelazio Proiektua, Javier Yeregui jaunak, Luis P. Blanco jaunak eta Izaskun Salaberria andreak 2021eko irailean idatzitakoa, eta interesatuei banan-banan dei egitea, alegazioak egiteko bidea izan dadin. Jendaurreko informazioa emateko, iragarkiak jarriko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko hedapen handieneko egunkarian edo egunkarietan.

Behin betiko onartu aurretik, testu bategina aurkeztu beharko da, alderdi hauek zuzentzeko:

  • Birpartzelazio Proiektuak, 9. paragrafoan, “9. Decripción de la parcela resultante PR-01”, behar bezala deskribatuko du arrasa azpiko aprobetxamenduak; izan ere, indarrean dagoen Plan Bereziaren arabera, “Garaje/Trastelekua” aprobetxamendua dagokio, eta “Bizitegi erakoa” aprobetxamendua beheko eta goiko solairuetara mugatzen da.

BIGARRENA. Erregistroan titular gisa ageri direnei eta birpartzelatzeak erasandako gainerako guztiei ere ematea proiektuaren berri.

HIRUGARRENA. Birpartzelatzeko eragiketa administrazio-bidetik irmoa izan bitartean debekatuta egongo da partzelatzeko eta eraikitzeko lizentziarik ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 42.4 artikuluak xedatzen duen bezala

LAUGARRENA. Jabetza Erregistroari ukitutako finka bakoitzaren bazterreko oharra egiteko eskatzea, prozedura hasi dela adieraziz, bai eta egiten duela ere, oharrean, jabariaren eta kargen ziurtagirian jasota.

BOSGARRENA. Ebazpen honen berri Udalbatzarrari ematea, egiten den hurrengo bilera arruntean”.

Asteasuko Udaleko Idazkaritzan dago espedientea orain (Lege Zaharren enparantza, z/g), ondo iruditzen zaizkizuen alegazioak egiteko bidea izan dezaten interesatuek.

Proiektuaren testu osoa, Asteasuko Udalaren web orrian jarri da aztertu ahal izateko: www.asteasu.eus

Izapide-egintza izanik, ezin da bere aurka inolako helegiterik aurkeztu.

Asteasun, 2021eko azaroaren 11n. Alkate andreak. Maria Pilar Legarra Cortajarena.