Eduki publikatzailea
Atzealdea

2023 urterako Asteasuko Udaleko Ordenantza Fiskalen aldaketa: hasierako onespena

ASTEASUKO UDALA

 

Iragarkia

 

Iragarkia GAO

Ziurtagiria

 

Asteasuko Udalak 2022ko urriaren 25ean egindako osoko bilkuran, 2023 urterako Asteasuko Udaleko Ordenantza Fiskalen aldaketa hasierako izaeraz onartzea erabaki du.

 

Gipuzkoako Hazienda Foralak arau­tzen dituen uztailaren bosteko 11/1989 Foru Arauaren 16.1 artikuluak dioena bete­tzeko, hartutako akordioa eta dagokion espedientea jendaurrean jar­tzen dira bide ofizial honetan, Udaleko web orriaren iragarki taulan, eta Udale­txeko ediktu taulan.

 

a) Dokumentuak ikusgai daude: Udal honetako idazkari­tzan.

 

Era berean, aldaketaren testu osoa, Asteasuko Udalaren web orriaren iragarki taulan jarri da aztertu ahal izateko: www.asteasu.eus

 

b) Aztertzeko eta kasua balitz, erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita, bulego orduetan.

 

c) Erreklamatzeko legitimatuta daude: Uztailaren bosteko 11/1989 Foru Arauaren 17.artikuluak aipatzen dituenak.

 

d) Aurkezteko lekua: Udaletxeko sarrera Erregistro Nagusia.

 

e) Erreklamazioa jaso­tzen duen organoa: Udal Batza­rra.

 

Informazio honen arauzko epean inolako erreklamazio edo oharkizunik gabe igaroko balitz, hartutako erabakiak eta aldatutako ordenan­tzen eranskinak behin betiko onartutzat hartuko dira, akordio berririk hartu behar izan gabe.

 

 

Asteasun, 2022ko urriaren 26an. Maria Pilar Legarra Corta­jarena, Alkate Andrea.