Eduki publikatzailea
Atzealdea

2022 urteari dagokion ur-horniduraren eta zaborren tasa ordaintzeko diru-laguntzak emateko deialdia

ASTEASUKO UDALA

 

2022 urteari dagokion ur-horniduraren eta zaborren tasa ordaintzeko diru-laguntzak emateko deialdia.

 

Iragarkia GAO

Inprimakia

 

Asteasuko Alkate andreak, urriaren 17ko 2023/297 Alkatetza Dekretuaren bidez, besteak beste, aginte-zatian horrela dioen erabakia hartu zuen:

 

“LEHENA. 2022 urteari dagokion ur-horniduraren eta zaborren tasa ordaintzeko diru-laguntzak emateko deialdia onartzea.

BIGARRENA. Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzea.

HIRUGARRENA. Deialdi horri dagokion 4.000,00€ko gastua onestea.

Gastua aurrekontu-aplikazio hauei lotuko zaio:

4. kapitulua: 03.00.480.231.00.02.2023

  • Ura: 2.000,00€
  • Zaborrak: 2.000,00€

LAUGARRENA. Deialdia eta oinarri arautzaileak argitaratzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean”.

 

Asteasun, 2023ko urriaren 18a Alkate anderea, Maria Pilar Legarra Cortajarena