Eduki publikatzailea
Atzealdea

2020rako Araudi Plana: hasierako onespena

Iragarkia

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

Asteasuko Udaleko 2020rako Araudi Plana. Hasierako onespena.

Asteasuko Udalak, 2019ko urriaren 29an egin zuen osoko bilkuran, besteak beste, aginte-zatian horrela dioen erabakia hartu zuen:

“LEHENA. Hasierako onespena ematea Asteasuko Udaleko 2020rako Araudi Planari.

BIGARRENA. Espedientea jende aurrean jartzea, gutxienez, hogeita hamar eguneko epez, egoki iritzitako erreklamazio eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko.

HIRUGARRENA. Epe horretan alegazio edo iradokizunik egongo ez balitz, behin betikoz onartutzat emango litzateke; Alkate-Presidente andreari eskumena espresuki eman zaio, kasu horretan, argitaratu eta gauzatzeko”.

Asteasun, 2019ko urriaren 30ean. Alkate andrea, Maria Pilar Legarra Cortajarena.