Eduki publikatzailea
Atzealdea

2020ko Udal Aurrekontu Orokorrak: hasierako onespena

ASTEASUKO UDALA

 

Iragarkia

 

Udalba­tza­rrak, 2020ko urtarrilaren 28n eginiko ohiko bilkuran, hasierako izaeraz onartu ditu 2020ko Udal Aurrekontu Orokorrak, Udal Aurrekontuak Gauzatzeko Arauak, eta Udaleko plantilla eta Lanpostu zerrenda.

 

Udal Entitateen Aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren 15.1 artikuluan xedatutakoa betez, Aurrekontua eta Plantilla Organikoa eta Lanpostu Zerrenda ere, jendeari erakusten zaie, ondorengo arau hauen arabera:          
 

  1. Eraku­tsita dagoen lekua: Idazkari­tza-Kontuhar­tzaile­tzan.
  2. Espedientea azter­tzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko epea: Hamabost lanegun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.
  3. Honako hauek jar ditza­kete erreklamazioak: 21/2003 Foru Arauaren 17.1 artikuluan eta erabakiaren aurka bozkatu duten korporaziokideek.
  4. Inpugna­tzeko arrazoiak: 21/2003 Foru Arauaren 17.2 artikuluan adierazitakoak, eta ordenamendu juridikoa urra­tzea.     
  5. Aurkezteko bulegoa: Udale­txe­aren sarrera erregistroan, bulego orduetan, edo Egoitza Elektronikoan (www.asteasu.eus).
  6. Erreklamazioak jaso­tzen dituen organoa: Udalba­tza­rra.    

 

Epealdi horretan erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2020ko Udal Aurrekontu Orokorrak, Udal Aurrekontuak Gauzatzeko Arauak, eta Udaleko plantilla eta Lanpostu zerrenda behin betikoz onetsitzat joko dira. Bestela, udalbatzak hilabeteko epea izango du erreklamazioak ebazteko.

 

Asteasun, 2020ko urtarrilaren 31n. Alkate andreak - Maria Pilar Legarra Cortajarena

 

Dokumentuak:

 

Iragarkia GAO

Aurrekontuak

Plantilla organikoa eta lanpostu-zerrenda

Udal aurrekontua gauzatzeko araua

Aurrekontu egonkortasunaren txostena