Eduki publikatzailea
Atzealdea

1ª modificación Ordenanzas Fiscales 2020: aprobación inicial

 

ASTEASUKO UDALA

 

Iragarkia (GAO)

Ziurtagiria Udalbatzarra

 

Asteasuko Udalak 2020ko maiatzaren 19an egindako osoko bilkuran, 2020 urterako Asteasuko Udaleko Ordenantza Fiskalen 1. aldaketa hasierako izaeraz onartzea erabaki du.

 

Gipuzkoako Hazienda Foralak arau­tzen dituen uztailaren bosteko 11/1989 Foru Arauaren 16.1 artikuluak dioena bete­tzeko, hartutako akordioa eta dagokion espedientea jendaurrean jar­tzen dira bide ofizial honetan eta Udale­txeko ediktu taulan.   


a)  Dokumentuak ikusgai daude: Udal honetako idazkari­tzan.

 

b)  Azter­tzeko eta kasua balitz, erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik konta­tzen hasita, bulego orduetan.

 

c)  Erreklama­tzeko legitimatuta daude: Uztailaren bosteko 11/1989 Foru Arauaren 17.artikuluak aipa­tzen dituenak.

 

d)  Aurkezteko lekua: Udale­txeko sarrera Erregistro Na­gusia.

 

e)  Erreklamazioa jaso­tzen duen organoa: Udal Batza­rra.

 

Informazio honen arauzko epean inolako erreklamazio edo oharkizunik gabe igaroko balitz, hartutako erabakiak eta aldatutako ordenan­tzen eranskinak behin betiko onartutzat hartuko dira, akordio berririk hartu behar izan gabe.

 

 

Asteasun, 2020ko maiatzaren 25ean.—Maria Pilar Legarra Corta­jarena, Alkate Andrea.