Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu
Aurretik udal lizentziarik eduki gabe hirigintza izaerako egintzak gauzatzeko edo egiteko ahalmena ematen du aurrekomunikazioak.
Orokorrean obrak egiteko aurretiko udal lizentzia lortu beharretik salbuetsita egongo dira, jarduera arruntak direnak eta garrantzi urbanistiko, eraikuntza-tamaina eta zailtasun tekniko eskasa dutenak.
Ez dute tratamendu hori jasoko Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko Legearekin bat etorriz eraikuntza-proiektua behar dutenak, edo aurretiko lizentzia eskatzen duen jarduera edo instalazio sailkatua jartzeko egiten direnak. Guzti hori Asteasuko Arau Subsidiarioetan jasotakoari kalterik egin gabe.
Argibide modura (eta ez zehatz-mehatz) ondoren deskribatutako obrak sartzen dira, baldin eta egiturazko elementurik aldatzen ez bada:
a) Etxebizitza eta lokaletako barne-berrikuntza. Atal honetan sartzen dira, esate baterako, akaberak ordezkatu eta/edo aldatzea, barruko instalazioak (argindarra, ura, gasa…), arotzeria aldatzea.
b) Kanpoko arotzeria aldatu eta/edo ordezkatzea (leihoak, barandak…), beti ere horien diseinu, materiala eta koloreak mantenduz gero.
c) Teilatu-hodiak eta zorrotenak aldatzea.
d) Fatxadak pintatu, garbitu eta konpontzea beti ere horien diseinu, materiala eta koloreak mantenduz gero.
e) Igogailua aldatu eta/edo modernizatzea.
f) Urbanizazio pribatua mantendu, konpondu eta iragazgaiztea.
Aplikazio eremutik kanpo gelditzen dira interes kultural, arkitektoniko eta arkeologikoko ondasunen katalogoan sartuta dauden eraikinak.
Obrak egiteko udal lizentzia lortu beharretik salbuetsita egongo dira era berean, aurreko ataletan jaso gabeko kasuak izanda ere, derrigorrez bete beharreko arau batek hala agintzen duenean.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Aurrekomunikazioarekin ere obra mota hauek tramitatu daitezke: 12/2012 Legea, abenduaren 26koa, merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzeko premiazko neurriei buruzkoa, betetzen dituzten jarduerak badira (BOE 2012-12-27), eta baldintza hauek betetzekotan:
Aurrekomunikazioan sartzen ez diren obrak
Obra handitzat eta eraikuntza-obratzat hartzen dira: Obra berria, eraistea, handitzea, legeztatzea, eraberritzea, azalera nahiz bolumena aldatzen duen handitze edo berritzea.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Aurrekomunikatutako obrak edo obra handiak ez diren gainerako obra mota guztiak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
3/1998 Legearen II. eranskineko B) ataleko zerrendan azaltzen direnak dira. Idazkera berria 7/2012 Legearen eta 10/2015 Legearen araberakoa da (7/2012 LEGEA, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa; 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena).
II.B. Eranskineko zerrenda ikusi .Jarduera jartzeko obrak egin behar badira, dagokion udal lizentzia izapidetuko da.
Behin jarri eta egokitu ondoren, merkataritzako lokala, establezimendu profesionala edo industriala abian jarri edo hasiko dela komunikatzeko, lehenik aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena egingo da, hau da, dagokion inprimakia bete eta inprimaki horretan adierazitako dokumentuak aurkeztuko dira. Dokumentu horiek aurkeztutakoan jarduera abian jarri ahalko da. Gerora Udalak jardueraren ikuskapena egin ahalko du.
Ondorengo inprimakiak aurkeztuko dira:
3/1998 Legearen II. eranskineko A) ataleko zerrendan azaltzen direnak dira. Idazkera berria 7/2012 Legearen eta 10/2015 Legearen araberakoa da (7/2012 LEGEA, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa; 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena).
II.A. Eranskineko zerrenda ikusi1.FASEA. JARDUERA ETA/EDO OBRA-LIZENTZIA LORTU
Jarduera lizentzia lortzeko, teknikari eskudun elkargokide batek egindako proiektua aurkeztu behar da (jarduera nolakoa den eta ze lurzorutan kokatzen den, horrenbeste ale aurkeztuko dira)
Ondorengo inprimakiak aurkeztuko dira:
Obrak egin izanez gero, dagokion udal lizentzia izapidetuko da.
2.FASEA. JARDUERA ABIAN JARRI
Behin jarduera jarri eta egokitu ondoren jarduera eta/edo obra lizentzian ezarritako baldintzekin bat etorrita, jardueraren hasiera komunikatu beharko da.
Merkataritzako lokala, establezimendu profesionala edo industriala abian jarri edo hasiko dela komunikatzeko, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez ziurtatuko da behar bezala jarrita dagoela eta egokia dela indarrean dagoen araudiaren arabera.
Ondorengo inprimakiak aurkeztuko dira:
Dokumentu horiek aurkeztutakoan jarduera abian jarri ahalko da. Gerora Udalak jardueraren ikuskapena egin ahalko du.