2023·11·28
Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna
Herriko ospakizuna abenduaren 1ean egingo da 15:30etatik aurrera Pello Errota eskolan.
2023·11·27
Organo eta biola kontzertua Asteasuko San Pedro elizan
Abenduaren 1ean arratsaldeko 19:30etan.
2023·11·22
Azaroak 25eko egitaraua Asteasun
Emakumeon aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna.
2023·11·15
Asteasuko herri baratzetan libre dauden partzelak esleitzeko deialdia ireki da
Eskaera aurkezteko epea azaroaren 25a.
2023·11·14
Kulturarteko espazioaren 3. bilera deialdia
Azaroaren 18an 9:30-12:30 bitartean Udaleko batzar aretoan. Izena emateko: kultura@asteasu.eus edo 626235884.
Usarrabi Kiroldegiko gimnasioa
Kiroldegiko erabilera
Kiroldegira gerturatu baino lehen jarraitu une oro zenbat pertsona dauden gimnasioan azpikaldeko kontagailuan.
Jarduera sailkatuaren proiektuaren informazio publikoa: RN MEKANIZATUAK, S.L.U.
Jarduera sailkatuaren proiektuaren informazio publikoa
Udal honetan 2023/10/20an (sarrera zenbakia: 859) behean aipatzen den jarduera baimena emateko eskaera aurkeztua izan denez, eta dagozkion zuzenketa izapidetzak egin ondoren, eskaera horri dagokion espedientea izapidetu behar da, indarrean dagoen Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak xedatzen duen erara.
Bere ondorioz, espedientea jendaurrean jartzen da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko Iragarki Oholean. Jendaurrean jartzeko epea hogeita hamar (30) egunekoa izango da, erasanda senti daitezkeenek beren alegazioak aurkez ditzaten Udalaren aurrean.
Espedientea ikusgai egongo da Udaleko Idazkaritzaren bulegoetan, bulego orduetan.
-
Eskatzailea: RN MEKANIZATUAK, S.L.U.
-
Jarduera: metalezko gaien eta osagaien fabrikazioa, mekanizazioa eta merkaturatzea planoan
-
Kokalekua: Asteasuko Industrialdeako G guneko 84 Pabiloia.
Era berean, jarduera-proiektua eta eginiko txostenak Asteasuko Udalaren web orriko iragarki taulan jarri da aztertu ahal izateko: www.asteasu.eus
Asteasun, 2023ko urriaren 30ean.
Alkate andrea. Maria Pilar Legarra Cortajarena.

