2023·11·28
Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna
Herriko ospakizuna abenduaren 1ean egingo da 15:30etatik aurrera Pello Errota eskolan.
2023·11·27
Organo eta biola kontzertua Asteasuko San Pedro elizan
Abenduaren 1ean arratsaldeko 19:30etan.
2023·11·22
Azaroak 25eko egitaraua Asteasun
Emakumeon aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna.
2023·11·15
Asteasuko herri baratzetan libre dauden partzelak esleitzeko deialdia ireki da
Eskaera aurkezteko epea azaroaren 25a.
2023·11·14
Kulturarteko espazioaren 3. bilera deialdia
Azaroaren 18an 9:30-12:30 bitartean Udaleko batzar aretoan. Izena emateko: kultura@asteasu.eus edo 626235884.
Usarrabi Kiroldegiko gimnasioa
Kiroldegiko erabilera
Kiroldegira gerturatu baino lehen jarraitu une oro zenbat pertsona dauden gimnasioan azpikaldeko kontagailuan.
Asteasuko Udaleko 2024rako Araudi Plana. Hasierako onespena.
ASTEASUKO UDALA
Iragarkia
Asteasuko Udaleko 2024rako Araudi Plana. Hasierako onespena.
Asteasuko Udalak, 2023ko urriaren 24an egin zuen osoko bilkuran, besteak beste, aginte-zatian horrela dioen erabakia hartu zuen:
“LEHENA. Hasierako onespena ematea Asteasuko Udaleko 2024rako Araudi Planari, I. eranskinekoa.
BIGARRENA. Espedientea jende aurrean jartzea, gutxienez, hogeita hamar eguneko epez, egoki iritzitako erreklamazio eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko.
HIRUGARRENA. Epe horretan alegazio edo iradokizunik egongo ez balitz, behin betikoz onartutzat emango litzateke; Alkate-Presidente andreari eskumena espresuki eman zaio, kasu horretan, argitaratu eta gauzatzeko”.
Planaren testu osoa, Asteasuko Udalaren web orrian jarri da aztertu ahal izateko: www.asteasu.eus
Adierazitako epean Udaleko Erregistro Orokorrean iradokizunak eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira.
Asteasun, 2023ko urriaren 26an. Alkate andrea, Maria Pilar Legarra Cortajarena.

