2023·11·28
Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna
Herriko ospakizuna abenduaren 1ean egingo da 15:30etatik aurrera Pello Errota eskolan.
2023·11·27
Organo eta biola kontzertua Asteasuko San Pedro elizan
Abenduaren 1ean arratsaldeko 19:30etan.
2023·11·22
Azaroak 25eko egitaraua Asteasun
Emakumeon aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna.
2023·11·15
Asteasuko herri baratzetan libre dauden partzelak esleitzeko deialdia ireki da
Eskaera aurkezteko epea azaroaren 25a.
2023·11·14
Kulturarteko espazioaren 3. bilera deialdia
Azaroaren 18an 9:30-12:30 bitartean Udaleko batzar aretoan. Izena emateko: kultura@asteasu.eus edo 626235884.
Usarrabi Kiroldegiko gimnasioa
Kiroldegiko erabilera
Kiroldegira gerturatu baino lehen jarraitu une oro zenbat pertsona dauden gimnasioan azpikaldeko kontagailuan.
2024 urterako Ordenantza Fiskalen aldaketak: hasierako onespena
ASTEASUKO UDALA
Iragarkia
Asteasuko Udalak 2023ko urriaren 24an egindako osoko bilkuran, 2024 urterako Asteasuko Udaleko Ordenantza Fiskalen aldaketa hasierako izaeraz onartzea erabaki du.
Gipuzkoako Hazienda Foralak arautzen dituen uztailaren bosteko 11/1989 Foru Arauaren 16.1 artikuluak dioena betetzeko, hartutako akordioa eta dagokion espedientea jendaurrean jartzen dira bide ofizial honetan, Udaleko web orriaren iragarki taulan, eta Udaletxeko ediktu taulan.
a) Dokumentuak ikusgai daude: Udal honetako idazkaritzan.
Era berean, aldaketaren testu osoa, Asteasuko Udalaren web orriaren iragarki taulan jarri da aztertu ahal izateko: www.asteasu.eus
b) Aztertzeko eta kasua balitz, erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita, bulego orduetan.
c) Erreklamatzeko legitimatuta daude: Uztailaren bosteko 11/1989 Foru Arauaren 17.artikuluak aipatzen dituenak.
d) Aurkezteko lekua: Udaletxeko sarrera Erregistro Nagusia.
e) Erreklamazioa jasotzen duen organoa: Udal Batzarra.
Informazio honen arauzko epean inolako erreklamazio edo oharkizunik gabe igaroko balitz, hartutako erabakiak eta aldatutako ordenantzen eranskinak behin betiko onartutzat hartuko dira, akordio berririk hartu behar izan gabe.
Asteasun, 2023ko urriaren 26an. Maria Pilar Legarra Cortajarena, Alkate Andrea.

