2023·11·28
Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna
Herriko ospakizuna abenduaren 1ean egingo da 15:30etatik aurrera Pello Errota eskolan.
2023·11·27
Organo eta biola kontzertua Asteasuko San Pedro elizan
Abenduaren 1ean arratsaldeko 19:30etan.
2023·11·22
Azaroak 25eko egitaraua Asteasun
Emakumeon aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna.
2023·11·15
Asteasuko herri baratzetan libre dauden partzelak esleitzeko deialdia ireki da
Eskaera aurkezteko epea azaroaren 25a.
2023·11·14
Kulturarteko espazioaren 3. bilera deialdia
Azaroaren 18an 9:30-12:30 bitartean Udaleko batzar aretoan. Izena emateko: kultura@asteasu.eus edo 626235884.
Usarrabi Kiroldegiko gimnasioa
Kiroldegiko erabilera
Kiroldegira gerturatu baino lehen jarraitu une oro zenbat pertsona dauden gimnasioan azpikaldeko kontagailuan.
2022 urteari dagokion ur-horniduraren eta zaborren tasa ordaintzeko diru-laguntzak emateko deialdia
ASTEASUKO UDALA
2022 urteari dagokion ur-horniduraren eta zaborren tasa ordaintzeko diru-laguntzak emateko deialdia.
Asteasuko Alkate andreak, urriaren 17ko 2023/297 Alkatetza Dekretuaren bidez, besteak beste, aginte-zatian horrela dioen erabakia hartu zuen:
“LEHENA. 2022 urteari dagokion ur-horniduraren eta zaborren tasa ordaintzeko diru-laguntzak emateko deialdia onartzea.
BIGARRENA. Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzea.
HIRUGARRENA. Deialdi horri dagokion 4.000,00€ko gastua onestea.
Gastua aurrekontu-aplikazio hauei lotuko zaio:
4. kapitulua: 03.00.480.231.00.02.2023
- Ura: 2.000,00€
- Zaborrak: 2.000,00€
LAUGARRENA. Deialdia eta oinarri arautzaileak argitaratzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean”.
Asteasun, 2023ko urriaren 18a Alkate anderea, Maria Pilar Legarra Cortajarena

