2023·05·17
ASTEASUKO KOMUNITATE ENERGETIKOA
Asteasun sortu den komunitate energetikoan izen emateko epea ireki da, maiatzaren 17 tik ekainaren 2 a bitarte.
2023·03·13
PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS-en SAIO ASTEASUN
Martxoaren 31 ean, Asteasuko Frontoian, URTEAK BETE ABENTURAK BIZI emanaldia eskeiniko dute. Sarrerak Asteasuko Mattin Liburudendan eta Villabonako Basajaun liburudendan salgai daude.
2022·11·23
ASTEASUKO HERRI BARATZETAN LIBRE DAUDEN PARTZELAK ESLEITZEKO DEIALDIA
Herri Baratzetan libre dauden partzelak esleitzeko prozedura martxan jarri du Udalak.
2022·08·31
FENOMENO METEREOLOGIKO KALTEGARRIENGATIKO ABISU-SISTEMAK
INSTRUKZIOA, 2022KO ABUZTUAREN 22KOA, SEGURTASUNEKO SAILBURUORDEARENA
2022·05·30
ASTEASUKO UDAL IGERILEKUA 2022. URTEA
IGERILEKUKO ABONOAK ESKATZEKO EDO BERRITZEKO EPEA IREKI DA
Usarrabi Kiroldegiko gimnasioa
Kiroldegiko erabilera
Kiroldegira gerturatu baino lehen jarraitu une oro zenbat pertsona dauden gimnasioan azpikaldeko kontagailuan.
Kultura, Euskara eta Kirola bultzatzeko helburuarekin Asteasuko udalerriaren esparruan diru-laguntzak emateko deialdia (2023)
ASTEASUKO UDALA
Kultura, Euskara eta Kirola bultzatzeko helburuarekin Asteasuko udalerriaren esparruan diru-laguntzak emateko deialdia.
Oinarri arautzaileak Iragarkia GAO
Asteasuko Alkate andreak, maiatzaren 11ko 2023/136 Alkatetza Dekretuaren bidez, besteak beste, aginte-zatian horrela dioen erabakia hartu zuen:
“LEHENA. Kultura, Euskara eta Kirola bultzatzeko helburuarekin Asteasuko udalerriaren esparruan diru-laguntzak emateko deialdia onartzea.
BIGARRENA. Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzea.
HIRUGARRENA. Deialdi horri dagokion 10.000,00€ko gastua onestea.
LAUGARRENA. Deialdia eta oinarri arautzaileak argitaratzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean”.
Asteasun, 2023ko maiatzaren 11n Alkate anderea, Maria Pilar Legarra Cortajarena.

