2022·05·12
ASTEASUKO IGERILEKUEN TABERNA ESLEITZEKO EPEA IREKITA
Proposamenak aurkezteko epea, 2022 ko maiatzaren 30ean bukatuko da.
2022·03·18
Lamiategiko 2. Blokeko etxebizitzen zozketa
Martxoak 23an atsaldeko 19:00etan egingo da zozketa Udaletxeko ikus-entzuneko gelan.
2022·02·01
PARTAIDETZA SAIOA: MODIFICACION PUNTUAL DE VARIAS ZONAS, DE LAS NORMAS SUBSIDIARIAS DE ASTEASU
Arau Subsidiarioen herritarrekin Partaidetza Saio irekia egingo da, Otsailak 1ean arratsaldeko 19:00.
2021·11·24
Zabalik da Enplegunean parte hartzeko epea lan eskatzaileentzat
Bueltan da Enplegunea. Tolosaldeko Lan Merkatuaren Topaketaren zazpigarren edizioa abenduaren 3an ospatuko da, Lehiberri Zentroan.
2021·07·09
Lurraldebusuek 03:00rak arte gaueko espedizioak berrabiarazi ditu
Ekainak 19tik aurrera 03:00rak arte gaueko espedizioak berreskuratu ditu Lurralde busek
Usarrabi kiroldegiko gimnasioak irekita
Gaur egungo egoeran kiroldegiko gimnasioan gehienez 20 pertsona izan daitezke batera.
Kiroldegia erabiltzeko protokoloa
(2020 - 06 -12)
Kiroldegira gerturatu baino lehen jarraitu une oro zenbat pertsona dauden gimnasioan azpikaldeko kontagailuan.
Asteasuko Udaleko hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren Ordenantza Fiskal arautzailearen aldaketa: hasierako onespena
ASTEASUKO UDALA
Iragarkia
Asteasuko Udalak 2022ko apirilaren 26an egindako osoko bilkuran, Asteasuko Udaleko hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren Ordenantza Fiskal arautzailearen aldaketa hasierako izaeraz onartzea erabaki du.
Ziurtagiria eta Ordenantza aldaketa
Gipuzkoako Hazienda Foralak arautzen dituen uztailaren bosteko 11/1989 Foru Arauaren 16.1 artikuluak dioena betetzeko, hartutako akordioa eta dagokion espedientea jendaurrean jartzen dira bide ofizial honetan, Udaleko web orriaren iragarki taulan, eta Udaletxeko ediktu taulan.
a) Dokumentuak ikusgai daude: Udal honetako idazkaritzan.
Era berean, aldaketaren testu osoa, Asteasuko Udalaren web orriaren iragarki taulan jarri da aztertu ahal izateko: www.asteasu.eus
b) Aztertzeko eta kasua balitz, erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita, bulego orduetan.
c) Erreklamatzeko legitimatuta daude: Uztailaren bosteko 11/1989 Foru Arauaren 17.artikuluak aipatzen dituenak.
d) Aurkezteko lekua: Udaletxeko sarrera Erregistro Nagusia.
e) Erreklamazioa jasotzen duen organoa: Udal Batzarra.
Informazio honen arauzko epean inolako erreklamazio edo oharkizunik gabe igaroko balitz, hartutako erabakiak eta aldatutako ordenantza behin betiko onartutzat hartuko dira, akordio berririk hartu behar izan gabe.
Guztiek jakin dezaten argitara ematen da.
Izapide-egintza izanik, ezin da bere aurka inolako helegiterik aurkeztu.
Asteasun, 2022ko apirilaren 29an. Maria Pilar Legarra Cortajarena, Alkate Andrea.

