ASTEASUKO UDALEKO GIZARTE ZERBITZUAK
TUTORETZAPEKO BASERRIA
Tutoretzapeko baserria Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sareko ekipamendua da, jendearentzat bizitoki izateko. Udal Gizarte Zerbitzuek hirugarren adinekoen bizi-kalitatea sustatzeko ezarritako ildoan baliabide espezifikoa da.
TELEASISTENTZIA ZERBITZUA
Teleasistentzia zerbitzuaren helburua arrisku, babesik eza, mendekotasun edota urritasuna duten pertsonak beren etxean jarraitzea da, beren eskaerari erantzunez eta beren autonomia eta segurtasuna indartuz. Gizarte izaera duen zerbitzu tekniko honek erabiltzaileak larrialdien arretarako zerbitzuekin lotzen ditu, esparru horretan dauden komunitate baliabideak mugiaraziz.
LARRIALDITARKO APARTAMENTUA
Larrialdietarako apartamentu izena dauka larrialdi egoeran daudenei zuzendua dagoelako, etxebizitza halabeharrez uztera behartuta daudenei, alegia (etxebizitza erortzeko zorian dagoelako, etxetik bidali egin dituztelako, etxeak su hartu duelako edo bizikidetza arazoak dituztelako). Beraz, lehentasuna emango zaie egoera jakin baten ondorioz non bizi ez dutenei.
Astesuko Udaleko Gizarte Zerbitzuak
- Astelehenetik - Ostiralera
- 08:00etatik - 11:30etara
Astesuko Udaleko Gizarte Zerbitzuak
943 69 33 09
gizarte@asteasu.eus
Asteasuko udala, behe solairua
Lege Zaharren enparantza, z/g, 20159 Asteasu