Web edukia bistaratu

Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (aurrerantzean Erregelamendu Orokorra) 2016ko maiatzean sartu zen indarrean, baina 2018ko maiatzaren 25etik aurrera nahitaez ezarri beharrekoa da; eta, beraz, egun horretarako tratamenduen arduradun eta eragile guztiek Erregelamenduko aurreikuspenetara egokituta egon beharko zuen.

Administrazio publikoei datuak babesteko tratamenduen arduradun edo eragile izatea egokitzen zaigu, gure jarduerak aurrera eramaten dituztenean. Horrek esan nahi du, Erregelamendu Orokorrak eragina izango duela administrazio publikoetan, eta bertan ezarritako printzipio eta betebehar orokorrez gain, administrazio publikoetarako berariaz ezarritakoak ere bete beharko ditugula.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak Erregelamendu Orokorrera egokitzeko eginiko gidan, lehenengo pausua Datuak Babesteko Ordezkaria (hemendik aurrera, DBO) izendatzearen beharra jaso du.

DBO Erregelamendu Orokorrean jasota dagoen figura bat da. Datuak Babesteko Lege Organikoak ez zuen halakorik jaso, baina, Europar Batasuneko zenbait herrialdetan badaukate lehendik.

Hona DBOren eginkizun nagusiak:

a) Tratamenduaren arduradunari edo tratamendu-eragileari informazioa eta aholkularitza ematea.

b) Gainbegiratzea ea tratamenduaren arduradunak eta eragileak Erregelamendu Orokorra betetzen duten, honakoak barne:

  • erantzukizunen esleipena.
  • kontzientziazioa eta langileen prestakuntza.
  • eta kasuan kasuko auditoriak.

c) Datu-babesaren gaineko eraginaren ebaluazioaren (DBEE) inguruan aholkularitza ematea eta beraren aplikazioa gainbegiratzea.

d) Kontrol-agintaritzarekin lankidetzan eta horiekiko harremanetarako gune moduan jardutea.

Erregelamendu Orokorrak aurre ikusten du «agintaritza edo erakunde publiko» guztiek izendatu beharko dutela datuak babesteko ordezkari bat.

Gauzak horrela, Udalak DBO izendatu du eta egin bezain pronto izendapena DBEAri jakinarazi dio.

  • DBO-ren kontaktu-datuak:
  • Oskar Galindo Barroso
  • E-mail: dbo@asteasu.eus
  • Tel: 943 44 02 61
  • Helbidea: Batxiler Zaldibia 1 behea, 20400 Tolosa

Horrekin batera, Udalak beste izapide batzuk egin behar ditu Erregelamendu Orokorrera egokitzeko, besteak beste, hauek:

  • Tratamenduen barne erregistroa ezartzea
  • Tratamenduen legitimazioa berrikustea
  • Interesdunei ematen zaien informazioa berrikustea