Web edukia bistaratu
Maite Cruzado (Gipuzkoako Diputazioko turismo-zuzendaria) eta Cristina Iturriagagoitia (San Sebastian Region bulegoko zuzendaria) Asteasun egon dira gaur, Muskerraren Bidea eta herrigunea bertatik bertara ezagutzen.

2017·11·10


Muskerraren Bidea eta Asteasuko Bideak ezagutzen izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiko turismo-zuzendaria, Maite Cruzado, eta San Sebastian Region bulegoko zuzendaria, Cristina Iturriagagoitia. Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, ibilbideko puntu nagusiak ezagutu dituzte eta, nola ez, Elizmendiko eskilaretan egin dute argazkia.

Pili Legarra Asteasuko alkateak gidatu du bisita eta hainbat azalpen eman dizkie, hala Muskerraren Bidekoak, nola Asteasu herrikoak. Bisitaren amaieran Iturri-ondon mokadua egin dute, eta bertako Jonek prestatutako musker pintxoak dastatuta, aho-zapore gozoarekin egin dute itzulerako bidaia. 

Bisitaren argazki-sorta ikus dezakezue Asteasuko Udaleko Facebookeko orrian.

Bilaketaren emaitzak