Eduki publikatzailea

Atzealdea

XV. Aiztondo Klasikoa

Martxoaren 4an jokatuko da Aiztondo Klasikaren 15. edizioa. Guztira, 25 talde izango dira Alkizako irteeran, eta 141 kilometroko ibilbidearen ondoren, Larraulen jarritako helmugan jakingo dugu irabazlearen izena. Afizionatu mailako Espainiako Koparako froga puntuagarria da.

2018·02·26

Froga antolatzen du Aiztondo Klasika elkarteak, eta Aiztondo osoko udalek babesten dute. Edizio asko jokatu ez diren arren, dagoeneko sona handia duen froga da, eta ohikoa da bertako irabazleak gerora pelotoi profesionalean ikustea.

Antzeko ibilbidea izaten du urtero lasterketak, Aiztondo bailarako errepideetan gora eta behera. Urtero aldatzen dira irteera eta helmuga hartzen duten herriak, eta aurtengoan Alkizatik Larraul arteko bidea egingo dute ziklistek.

10:00etan hasiko da lasterketa, eta frogak irauten duen denboran, zenbait errepide-mozketa egin beharko dituzte antolatzaileek. Asteasuko Udaletik froga errepide bazterretik gozatzeko gonbitea luzatu nahi dizugu.