Eduki publikatzailea

Atzealdea

Urriaren 8an hasiko dira plaza berritzeko lanak

Astelehenean, urriak 8, hasiko dira herriko plaza, Lege Zaharren enparantza, berritzeko lanak. Obrek iraungo dituzten hilabetetan lanek hainbat aldaketa eragingo dituzte herriguneko egunerokoan, eta zenbait jarraibide hartu beharko dira kontuan.

2018·10·02


  • Frontoi atzeko aparkalekua obraren beharretarako gordeko da. Lamitegiko eta igerilekuko aparkalekuak erabili beharko dira lanek irauten duten bitartean.
  • Kale Nagusirako sarrera bermatuta egongo da da uneoro, eta obren fasearen arabera egokituko da.
  • Erreka-bailaratik plazara irteerak izango dira: Ibargain, Betani eta Kale Nagusia
  • Ibar-azpi pasealekuko zubiaren norantza aldatu egingo da obrek irauten duten bitartean. Hala, Lamitegiko aparkalekura herri barrutik sartu ahal izango da. Kamioi-gidariek aurrez hitzartu beharko dute plazako sarrera obrako arduradunekin.
  • Obra-arduradun bat egongo da lanek irauten duten bitartean, kontsultak egiteko eta zalantzak argitzeko.