Eduki publikatzailea

Atzealdea

Udalekuetako izen-ematea maiatzean

Aurten uztailaren 2tik 30era eskainiko da zerbitzua

2018·05·10


Udaleku irekiak antolatu ditu aurten ere Asteasuko Udalak. Uztailaren 2an hasiko dira eta uztailaren 30ean (hasierako informazioetan uztailaren 27a aipatu zen arren) bukatu eta 2007 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrek (biak barne)  izena eman ahal izango dute bertan.

Izen-ematea maiatzaren 7tik 25era egin beharko da; arratsaldez kultur-etxean. Izen-ematea egiterako garaian, haurraren izen-abizenak, jaiotza data eta harremanetarako telefonoaz gain, honako informazio hau eman beharko da:

  • Gaixotasunik baduen edo ez

  • Argazkiak ateratzeko baimena

  • Sendagaiak erabiltzeko baimena

  • Igeriketa maila (mangitoak behar dituen edo ez)

Kuotaren ordainketa izen-ematea egiten den une berean egin beharko da.

Udalekuetan lanean arituko diren begirale hautagaiek martxoaren 24an eta apirilaren 7an osatu zituzten beharrezko formazio-saioak. Bertan, begirale postua betetzeko beharrezkoa den informazioa helarazi zitzaien eta hautagai bakoitzak lanerako duen egokitasuna neurtu zen.

PREZIOA

  • Udalekua    60 €

  • 50 € (familia bereko 2. izen ematea)

  • 40 € (familia bereko 3. izen ematea)

  • · 3 urtekoen taldea ateratzen bada, prezioa ondoren adostuko da