Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udalak azaroak 15eko bileran parte hartzeko deia egiten die herriko emakumeei

Ikastaroei buruzko galdetegiaren bilera azaroaren 15ean arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko ikus-entzunezko aretoan.

2023·11·14


Herrian eskaintzen diren ikastaroen inguruko lanketa egiteko asmoz, galdetegi bat luzatu zien Udalak herriko emakumeei. Azaroaren 15ean 18:00etan Udaletxeko ikus-entzunezko aretoan egingo den bileran, inkestaren datuak partekatuko dira eta aurrera begirako urratsak zein izan daitezkeen hausnartuko da. Hau horrela, Udalak dei egiten die herriko emakumeei bilera honetan parte hartzera.