Eduki publikatzailea
Atzealdea

Txikizioak eskolan

Txikizioak eskolan

2020·11·12


Udara osoan zehar hainbat txikizio izan dira Pello Errota eskolan.

Udala eta Pello Errota eskolako zuzendaritza oso kez- katuta daude azken aldian gertatzen ari diren txikizioak direla medio. Ez da horrelako zerbait gertatzen den le- hen aldia, hainbat ezezagun eskolako eremura sartzen dira eta bertako altzari publikoa puskatzen dute, kalte handia eraginez.

Azken gertaera hauetan, besteak beste, parkeko hainbat jolas pieza, argiztapen fokoak, pertsianak, hesiak, airez- tapen saretak eta loreontziak puskatu dituzte.

Aseguru etxeak kaleko udal ondasunen kargu egiten ez direnez, udalak ordaindu behar izaten ditu konponketa guztiak.

Aipatutako kalte guzti horien kostua ia 7.755 koa izan da. Egoerak hobera egiten ez badu, Udalak zenbait neurri

hartuko ditu.

Udalak, arduratsu jokatzea eskatzen die bai herritarrei eta baita inguruko herrietatik etortzen diren guztiei ere, eta udal ondasunen erabilera egokia egin dezatela.

Udal ondasunak herritar guztionak dira edo denoi dago- kigu arduratsuak izatea.