Eduki publikatzailea

Atzealdea

Santamañako Jaiak 2018

San Pedroak amaituta, badatoz Santamañako jaiak

2018·07·02


Santa Marinaren omenez antolatu dituzte festak aurten ere Santamaña Elkarteak, Goiballarako bizilagunek eta Asteasuko Udaleko Festa Batzordeak. Uztailaren 14a eta 22a bitartean festarako aukera ugari izango dituzte bertaratzen diren guztiek.

Ohikoak diren jarduerez gain, lehen aldiz egingo da Orientazio froga bat uztailaren 14an. Hurrengo egunean Santamañako kros igoera egingo da. Bi kasuetan, izen-emateko informazio osoa Santamañako festetako webgunean duzue. Era berean, uztailaren 21eko herri-bazkarian izen-emateko informazioa eta egitarau osoa duzue Santamañako festen webgunean eta udalekoan bertan.

SANTAMAÑAKO FESTAK 2018 EGITARAUA