Eduki publikatzailea
Atzealdea

Santa Eske berezia 2019 [Argazkiak eta bideoa]

Egun osoan zehar herriko hainbat baserri eta auzo bisitatu dituzte asteasuarrek. Goizean Pello Errota eskolako haurrak aritu dira, eta arratsaldean erreleboa hartu diete Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Oihana Iguaran, eta Haritz Mujika bertsolariek, herriko trikitilariek, Usarrabai koruak, eta hainbat herritarrek.

2019·02·04


Berezia izan da aurtengo Santa Eskea. Goizean Pello Errota eskolako ikasleek zenbait etxe bisitatu dituzte, eta arratsaldean hiru talde aritu dira herriko baserriak eta auzoak bisitatzen.

Pello Errotako haurrei erreleboa hartu diete Maialen Lujanbiok eta Haritz Mujikak eskolan bertan. Segidan, Iturri-ondon hitzordua egin dute Aitor Sarriegirekin, OIhana Iguaranekin, herriko trikitilariekin eta hainbat herritarrekin. Ordurako, Usarrabi korua ari zen hainbat baserritan kantuan.

Batzuk Erreka-bailarara abiatu dira, eta Elizmendira besteak. Iluntzean, Aitz-ondo elkartean elkartu dira, eta herriko tarbenetan aritu dira, giro berezian eta alaian.