Eduki publikatzailea
Atzealdea

San Juan bezperan inauguratuko dugu plaza zaharberritua

19:30ean hasiko da ekitaldia, eta denetarik izango da: bertsoa, dantza, trikitilariak, etab. Gaueko 21:00etan piztuko da sua.

2019·06·20


2018ko urrian abian jarri ziren Asteasuko plaza nagusia, Lege Zaharren enparantza, zaharberritzeko eta oinezkoentzat egokitzeko lanak. Etxera lokaztutako oinetakoak eramaten pasata egunek bere ordaina izango dute, eta orain herritar guztiok autorik gabeko bilgunea izango dugu eskura. Lanak amaituta, San Juan bezpera baliatu dugu plaza zaharberriari ongietorria emateko:

  • 19:30, Plazan zaharberrituaren inaugurazio-ekitaldia
  • 21:00, San Juan sua