Eduki publikatzailea
Atzealdea

Sahararen alde

Sahararen alde

2020·11·12


Sahararen alde

Tolosaldeko Sahara Elkarteak, udalek baztertuta dituzten ibilgailuen eskaera luzatu dute, Saharako errefuxiatuen kanpamendura eramateko.

Hau horrela, Asteasuko Udalbatzarrak, irailaren 29an egindako bileran, Iveco furgoneta zaharra ematea erabaki zuen. Izan ere, udalarentzat baliogabeko ibil- gailua da, zaharkitua geratu dena eta Elkartea bera arduratuko da behar dituen konponketaz. Guretzat baztertu behar den ibilgailua, kanpamenduetarako oraindik baliogarria izango da.

Honetaz gain, Euskal Fondoaren bidez, “Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako garraio-azpiegiturari la- guntzea” izeneko proiektua lagundu du Asteasuko Udalak, 2.990 eurorekin, urteroko diru laguntzen pro- gramaren baitan.

Urriaren 5ean, egin zuen Elkarteak eskolako material, maskarila eta hidrogelen bilketa gure herriko plazan. Hori ere kanpamenduetara bideratuko da.