Eduki publikatzailea
Atzealdea

Plazaren inaugurazioa eta San Juan sua (Argazkiak)

San Juan bezperarekin batera egin genuen plaza zaharberritura inaugurazio-ekitaldia

2019·06·24


San Juan bezpera data ezin hobea suertatu zen herriko plaza zaharberritua inauguratzeko. Inguruko herrietako alkateekin batera, hainbatek hartu zuten parte ekitaldian: Amaia Agirrek bertso-sorta bat kantatu zuen, adin guztietako hainbat herritarrek plazan bizi izandakoak kontatu zituzten, agurra dantzatu zuten, eta Pili Legarra alkate-andereak testu bat irakurri zuen amaitzeko. Trikitilariekin hasi zen San Juan bezperako festa eta, sardinaz eta pintxoz ondo hornitutako mokadu baten ondoren, San Juan sua piztu zen ohiko San Juan sua. Haren inguruan dantzatu zuten herritar askok, urteko gau motzeneri hasiera emateko.  

ARGAZKIAK