Eduki publikatzailea
Atzealdea

Pello Errota 100 urte: maiatzean saio bikoitza

Aurrera darraite Pello Errotaren heriotzaren mendeurren ekitaldiek. Maiatzean bi saio izango ditugu herrian.

2019·04·16


Aurrera darraite Pello Errotaren heriotzaren mendeurren ekitaldiek. Maiatzean bi saio izango ditugu herrian.

Batetik, maiatzaren 4an Asteasun abiatuko Gipuzkoa Bertsotan, udazkenean egingo den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen-fasea. Sei bertsolari ariko dira uda ondorengo txartelaren bila.

Bestetik, Pello Errotaren eta bere garaikideen bertsoekin osatutako kantaldia egingo du Eñaut Agirrek maiatzaren 17an. Hainbat sorta aukeratu ditu, eta Aitor Atxega eta Imanol Kamio musikariekin ariko da. Kontzertua prestatzeko aitzakiarekin, diska txiki bat grabatu du Asteasuko Udalak, eta kontzertuaren egunean bertan egongo da salgai.