Eduki publikatzailea
Atzealdea

Neguko liburu tertuliei hasiera emango zaie azaroaren 22an

Bertan izango da Nerea Balda bere "Azpimarrak" liburuaz solasten.

2023·11·13


Azaroaren 22an Neguko liburu tertuliei hasiera emango zaie Nerea Baldaren Azpimarrak liburuarekin. Leku aldaketa izan da eta azkenean saioa arratsaldeko 18:00etan Asteasuko Kultur Etxean egingo da.
Irakurle taldea fase berri batean sartu da eta orain herritar guztiei irekita egongo da jarduera. Hortaz gain, idazleak ere gonbiatuko dira saioetara haien liburuez solastera eta honetan ere bertan izango da Balda.
Udaberrirako erdarazko liburu bat ere programatu da, Ander Lizarralderen “Vuelta al país de Elkano”.