Eduki publikatzailea
Atzealdea

Muskerraren Eguna 2019 (argazkiak eta bideoa)

Eguraldi bikainarekin, beren hainbat sormen-prozesuri buruz hitz egin zuen Bernardo Atxagak. Horrekin batera, haurrentzako jolasak, eta iturri-bueltako apustua egin ziren.

2019·10·28


Sormena izan da aurtengo Muskerraren Eguneko gaia. Bernardo Atxagak azken lana, Etxeak eta hilobiak, argitaratu izana aukera aproposa izan da sorkuntza literarioaren nondik norakoak ezagutzeko. Iturraldeko iturrian horri buruz aritu zen Atxaga, zenbait sortzailerekin egindako lanei buruz hizketan (Mikel Laboa, Itoiz, Ruper Ordorika)... 

Dagoeneko Muskerraren Egunak ohiko dituen beste hainbat jarduera ere egin ziren. Haurrentzako jolasekin hasi zen eguna, eta plazatik Iturraldera joan aurretik, salda eta musker pintxoak banatu zitzaizkien bisitari guztiei Iturri-ondo jatetxean.

Eguraldi apartarekin, Muskerraren Bideak hainbat euskal sortzaileri eskainitako Iturraldeko puntuan eman zuen hitzaldia Atxagak. Goiza amaitzeko, iturri-bueltako apustua egin zen.