Eduki publikatzailea
Atzealdea

Martxoaren 8ko ekitaldietan bete-betean sartuta

Jende ugari bildu zen Samara Veltek aurkezpenean, eta 30etik gora izan ziren Lilatoian parte hartu zuten asteasuar emakumeak. Martxoaren 8an Aiztondo osoan egingo dira ekitaldiak, eta martxoaren 13an Zinegoak jaialdiko filmeen emanaldia izango da udaletxean.

2020·03·02


Martxoan zehar egingo dira Aiztondo osoan Emakumearen Nazioarteko Egunari lotutako ekitaldiak, eta Asteasu dagoeneko murgildu da jarduerotan.

Samara Velte kazetariak argitaratu berri duen Nik sinesten dizut liburua aurkeztu zuen otsailaren 28an udaletxean. Bortxakeriaren kultura eta 2016ko Iruñeko Sanferminetako gertaerak ikeru ditu. Interes handia piztu zuen ekitaldiak eta udaletxeko ekitaldi-aretoa bete egin zen.

Dagoeneko erreferentziazko ekitaldia bihurtu da Lilatoia, eta aurten 30etik gora izan dira Udalak Donostiara joan-etorria egiteko jarritako autobus-zerbitzua erabili zuten asteasuar emakumeak. Sasoia eta umorea ez ziren falta izan. Biba zuek!

Ekitaldiz betetako hilabetea Aiztondon

Martxo osoan zehar luzatuko dira Emakumearen Nazioarteko Eguneko ekitaldiak Aiztondo osoan. Herriz herri antolatutako egitarau zabalean.

Asteasun martxoaren 13an izango da hurrengo ekitaldia, Zinegoak jaialdiko filmeen proiekzioa hain zuzen.