Eduki publikatzailea
Atzealdea

LTDko kanalen aldaketa dibidendu digitalagatik.

Hurrengo egunetan ITELAZPI baltzu publikoak, udalari estaldura ematen dion ASTEASU(ORANGE) hedapen zentroko LTDa egokitzeko lanak egiten hasiko da. Orain jasotzen diren kanalen zerbitzuen aldi baterako eta behin behineko etenaldia gerta daiteke, baina gerora zerbitzu horiek behin betiko kanaletan jasoko dira.

2019·09·18


Gaur irailak 18 Euskadi mailan 2. Dibidendu Digitala hasiko dela jakinarazten dizuegu. Hurrengo egunetan ITELAZPI baltzu publikoak, udalari estaldura ematen dion ASTEASU(ORANGE) hedapen zentroko LTDa egokitzeko lanak egiten hasiko da.

Hori dela eta, kasu berezietan orain jasotzen diren kanalen zerbitzuen aldi baterako eta behin behineko etenaldia gerta daiteke, baina gerora zerbitzu horiek behin betiko kanaletan jasoko dira.

Edozein kasutan, egindako aldaketak eragina duten kasu hauetan kanalak berriro sintonizatzea gomendatzen dizuegu.