Eduki publikatzailea
Atzealdea

Lilatoira joateko autobus-zerbitzua jarri du Udalak

Doako zerbitzua da. Aurretik izen-ematea ezinbestekoa da, eta otsailaren 21 arte eman liteke izena, Mattin liburudendan.

2020·02·07


Martxoaren 1ean egingo da aurtengo Lilatoia Donostian. Lasterketak izandako gorakadaren ondorioz, asko dira parte hartzen duten asteasuarrak, eta Asteasuko Udalak, azken urteetan egin bezala, Donostiara joateko autobus-zerbitzua jarri du. 

  • Irteera-ordua: 9:00, Asteasuko autobus-geltokian
  • Itzulera: 12:30, autobusak Donostian utzitako tokia
  • Izen-ematea: Mattin liburudendan, otsailaren 21 arte. Zerbitzua doakoa da, baina aurretik izen-ematea ezinbestekoa da.