Eduki publikatzailea
Atzealdea

KORONABIRUSA: Bandoa eta gomendioak

Bandoaz gain, zenbait gomedio luzatzen dizkizuegu. Ez dira aginduak, baina jarraitzea eta errespetatzeak berebiziko garrantzia du.

2020·03·12


Gaurko eguneko datarekin segidan jasotzen diren erabakiak hartu ditu Alkate andereak, dagokion Dekretua onartu ondoren,

EBATZI DUT:

LEHENENGOA: Udal-instalazio hauek jendeari berehala ixtea:

  • Usarrabi kiroldegia
  • Lizardi gizarte etxea
  • Udal liburutegia
  • Eskola zaharrak

BIGARRENA: Udaletxean ematen den herritarrentzako arreta zerbitzua baldintza hauetan mantentzea:

  • Erregistroa: errolda ziurtagiriak eta eskaeren erregistroa, 09: 00etatik 13: 00etara.
  • Gizarte Zerbitzuak: telefono bidezko eta aurrez aurreko arreta gizarte-langileak baloratuko duen larrialdietan.
  • Udaleko beste zerbitzuak: telefonoz hartatuko dira.

Hori guztia COVID-19 garbiketa protokoloa aktibatzearekin batera.

HIRUGARRENA. Eragindako zerbitzu publikoak modu ez- presentzialean gauzatuko dira, online mekanismo elektronikoak erabiliz (bideokonferentziak, streaming zerbitzuak, sare sozialak, posta elektronikoa, etab.) edo telefono bidezko jarraipena eginez.

GOMENDIOAK

  • Ahal den neurrian jende pilaketak ekidin.
  • Tabernetako prebentzio neurriak: Garbiketari modu berezian erreparatu mahai, edalontzi, plater eta mahai-tresnei dagokienean, aforoa kontrolatzea eta arduraz jokatzea janariari dagokionean.
  • Gomendio orokorrak errespetatu: eskuak maiz garbitu, doministiku egitean ahoa estali, begiak, sudurra eta ahoa ukitzea saihestu, sukarra edo arnas sintomak izanez gero deitu: 900 20 30 50