Eduki publikatzailea
Atzealdea

KORONABIRUSA: behar bereziak dituzten pertsonentzako Udaleko zerbitzuak

COVID-19ari aurre egiteko erantzun planaren barruan, honako aukerak eskaintzen ditu Udalak behar bereziak dituzten pertsonentzat:

2020·03·17


COVID-19ari aurre egiteko erantzun planaren barne, behean agertzen diren herritarrentzat, honako aukerak eskaintzen ditu:

1.- Berrogeialdi, konfinamendu neurriak edo beste eragozpenen batek eraginda dauden pertsonei, etxez etxeko laguntza edo kolaborazioa

-Elikagai edo higiene pertsonaleko produktuaz hornitzeko laguntza.

-Asistentzia farmakologikoa eskuragarri edukitzea: bereziki paziente kronikoei zuzenduta eta bere sendagileak agindutako botiketara mugatuta.

-Beste egoera batzuetan dauden pertsonentzako edozein laguntza, baldin eta hura burutzeko gai baldin bagara:

-Adineko, bakardadean edo eta isolatuta bizi diren pertsonak.

-Ezgaitasunen bat duten pertsonak, …

Talde hauetan daudenek UDALETXERA DEITU BEHAR DUTE:

  • Aste barruan: 943691907
  • Asteburuan: 680445113

Zerbitzua Gurutze Gorriaren bidez emango da.

Elikagaiak behar izanez gero, COVIRAN dendak eskainiko du zerbitzua, eta bertara deitu dezakezue: 943691104