Eduki publikatzailea
Atzealdea

KORONABIRUSA: etxean sasoian BPXporteko kideekin

Etxean egiteko moduko ariketa ugari prestatu dituzte Usarrabi kiroldegia kudeatzen duen BPXport enpresako langileek. Datozen egunetan jarduera gehiago gehituko dituzte itxialdirako propio sortutako webgunean.

2020·03·18


Koronabirusaren krisia hasi eta kirolguneak itxi direnetik, BPXporteko langileak herritarrei jarduera fisikoa etxera gerturatzeko lanean ari dira. Dagoeneko prest dute plataforma bat, eta zenbait bideo ikus litezke:

Bideoak BPXporteko zentru guztietako monitoreek egindakoak dira, plataformari aberastasun handiagoa emateko eta batik bat, aniztasun handiagoa izateko.

Hemen ikus dezakezu sortutako plataforma: https://entrenadesdecasa.bpxport.es/

Egunero bideo eta funtzionaltasun berriak gehituko dituzte, plataforma aberasteko: zuzeneko klaseak, eguneroko errutinak eta bestelakoak.