Eduki publikatzailea
Atzealdea

KORONABIRUSA: Covid-19 birusaren inguruko informazioa

Galderak eta erantzunak, eta jarduteko protokoloa.

2020·03·11


Koronabirusaren inguruko neurriei buruzko galdera eta zalantza ugari jaso ditugu, eta Osakidetzak informazioa emateko webgunea prestatu du. Galdera nagusien erantzuna esteka honetan duzue, baita jarduteko protokoloa ere:

Besteak beste, babesteko, honako jarraibideak eman dituzte:

  • Garbitu eskuak sarritan.
  • Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.
  • Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez.
  • Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
  • Eskuen ukitze-eremuetan garbitasuna areagotu, etxean zein leku publikoetan.

Horrez gain, komenigarria da haurrei tenperatura hartzea ikastetxeetara joan aurretik. 37 gradu baino gehiago badituzte eta arnas sintomak badituzte, etxean egon beharko dute.

Koronabirusa prebenitzeko gomendioak

Nola jokatu behar dugu transmisio-eremuetara bidaiatu nahi badugu?