Eduki publikatzailea
Atzealdea

KORONABIRUSA: bertan behera utzitako zerbitzuak eta ekitaldiak

Ludoteka, gaztelekua, liburutegia eta kiroldegia itxiko dira, eta eskolaz kanpoko klaseak bertan behera geldituko dira martxoaren 13tik aurrera. Momentuz, ez dago irekitze-datarik aurreikusita. Asteburuko ekitaldi asko ere bertan behera gelditu dira. Egoera dela-eta, informazioa eguneratzen joango gara.

2020·03·11


Koronabirusaren ondorioz EAEko eskola guztiak ixteko aginduarekin batera, Asteasuko Udalak beste zenbait neurri hartu ditu Covid-19 birusari aurre egiteko. Honako hauek dira:

Itxitako zerbitzuak

  • Ludoteka
  • Gaztelekua
  • Liburutegia
  • Kiroldegia
  • Klaseak: dantza, musika, trikitixa eta antzerkia

Bertan behera utzitako ekitaldiak

  • Zinegoak jaialdia (martxoaren 13an egitekoa zena)
  • Emakumeen afaria (martxoaren 14an egitekoa zena)
  • Aiztondo Klasikoa (martxoaren 15ean jokatzekoa zena)

Egoera dela-eta, ia ziurra da aldaketa gehiago izatea, eta orri honetan bertan jarriko dugu informazioa. Barkatu eragozpenak, eta eskerrik asko egoeraren aurrean duzuen jarreragatik.