Eduki publikatzailea
Atzealdea

KORONABIRUSA: bandoa (alarma-egoera)

COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko ALARMA-EGOERA DEKLARATZEN DUEN martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, honako hau xedatu da, besteak beste: Hamabost egun naturaleko alarma-egoeraren iraupena. Alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, erabilera publikoko bideetatik soilik zirkulatu ahal izango dute pertsonek, honako jarduera hauek egiteko:

2020·03·16


COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko ALARMA-EGOERA DEKLARATZEN DUEN martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, honako hau xedatu da, besteak beste:

Hamabost egun naturaleko alarma-egoeraren iraupena.

Alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, erabilera publikoko bideetatik soilik zirkulatu ahal izango dute pertsonek, honako jarduera hauek egiteko:

a) Elikagaiak, farmazia-produktuak eta lehen mailako produktuak erostea.

b) Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduei laguntzea.

c) Lanera, lanbidera edo enpresara joateko lekualdatzea.

d) Ohiko bizilekura itzultzea.

d) Adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntza eta zaintza ematea.

f) Finantza- eta aseguru-erakundeetara lekualdatzea.

g) Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik.

h) Banaka egin beharreko antzeko beste edozein jarduera, salbu eta desgaitasunen bat duten pertsonekin edo bestelako arrazoi justifikaturen batengatik laguntzen bada.

Era berean, ibilgailu partikularrek erabilera publikoko bideetan zirkulatu ahal izango dute, aurreko paragrafoan aipatutako jarduerak egiteko edo gasolindegietan edo gasolina-zerbitzuguneetan erregaia hartzeko.

Nolanahi ere, lekualdaketetan osasun-agintariek emandako gomendioak eta betebeharrak errespetatu beharko dira.

Txikizkako lokal eta establezimenduak jendearentzat irekitzea eten da, honako hauek izan ezik: elikadurako txikizkako merkataritza-establezimenduak, edariak, behar handiko produktuak eta ondasunak, farmazia-establezimenduak, medikoak, optikak eta produktu ortopedikoak, produktu higienikoak, ile-apaindegiak, prentsa eta papergintza, automobilgintzarako erregaia, estankoak, ekipamendu teknologikoak eta telekomunikaziokoak, konpainiako animalientzako elikagaiak, internet bidezko merkataritza, telefono bidezko merkataritza edo korrespen-dendak eta garbitegiak. Agintari eskudunaren iritziz kutsatzeko arriskua eragin dezakeen beste edozein jarduera edo establezimendu eten egingo da.

Ireki daitezkeen merkataritza-establezimenduetan, kontsumitzaileek elikagaiak eta behar-beharrezko produktuak erosi ahal izateko behar-beharrezkoa den iraupena izango dute, eta establezimenduetan bertan produktuak kontsumitzeko aukera etenda geratuko da.

Nolanahi ere, pilaketak saihestuko dira, eta kontrolatuko da kontsumitzaileek eta langileek gutxienez metro bateko segurtasun-tartea izatea, kutsatzeak saihesteko.

Ostalaritza- eta jatetxe-jarduerak eten egingo dira, eta etxez etxeko entrega-zerbitzuak bakarrik eman ahal izango dira.

Berbenak, desfileak eta jai herrikoiak ere bertan behera geratuko dira.

Eten egiten dira terminoak, eta eten egiten dira sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko epeak. Epeen zenbaketa berriz hasiko da errege dekretu hau edo, hala badagokio, haren luzapenak indarrean jartzen diren unean.

Edozein akzio eta eskubideren preskripzio- eta iraungitze-epeak etenda geratuko dira alarma-egoeraren eta, hala badagokio, hartzen diren luzapenen indarraldian.