Eduki publikatzailea
Atzealdea

KORONABIRUSA: hartutako neurri guztiak eta indarrean dauden zerbitzuak

Koronabirusari aurre egiteko neurri ugari ari gara eta dira hartzen instituzioak. Egunero bada aldaketaren bat, eta, guztiak eskura izateko, albiste honetan jaso ditugu. Gehiago argitaratu ahala, hemen gehituko ditugu:

2020·04·07


Koronabirusari aurre egiteko neurri ugari ari gara eta dira hartzen instituzioak. Egunero bada aldaketaren bat, eta, guztiak eskura izateko, albiste honetan jaso ditugu. Gehiago argitaratu ahala, hemen gehituko ditugu:

Berrogeialdi, konfinamendu neurriak edo beste eragozpenen batek eraginda dauden pertsonei, etxez etxeko laguntza izan dezaten, zenbait zerbitzu emango ditu Udalak Gurutze Gorriarekin.

Jendeak txartel bidez ahal den gutxien ontziak manipulatu ditzan, martxoaren 18tik aurrera errefuxa ontziak irekita utziko dira, egoera onera etorri bitarte. Erabili ondoren, jendeari eskuak ura eta jaboiarekin garbitzea aholkatzen da.

Hamabost egun naturaleko alarma-egoeraren iraupena. Erabilera publikoko bideetatik zirkulatu ahal izateko jarduera-zerrenda.

a) Elikagaiak, farmazia-produktuak eta lehen mailako produktuak erostea.

b) Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduei laguntzea.

c) Lanera, lanbidera edo enpresara joateko lekualdatzea.

d) Ohiko bizilekura itzultzea.

d) Adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntza eta zaintza ematea.

f) Finantza- eta aseguru-erakundeetara lekualdatzea.

g) Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik.

h) Banaka egin beharreko antzeko beste edozein jarduera, salbu eta desgaitasunen bat duten pertsonekin edo bestelako arrazoi justifikaturen batengatik laguntzen bada.

Era berean, ibilgailu partikularrek erabilera publikoko bideetan zirkulatu ahal izango dute, aurreko paragrafoan aipatutako jarduerak egiteko edo gasolindegietan edo gasolina-zerbitzuguneetan erregaia hartzeko.

  • Ertzaintzaren irizpideak osasun larrialdian
  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuaren agindua, hamabost eguneko indarraldiarekin, honako neurriekin:
    • Adinekoentzako eguneko zentroak ixtea.
    • Adinekoei egoitza-zentro publikoetan bisitak kentzea edo horiek kentzea. Ikastetxe bakoitzaren esku geratzen da behar izanez gero salbuespenak baloratzea. Bisitariaren tenperatura hartu beharko da zentroaren sarreran, eta 37 ºC-tik gorakoak sartzea eragotziko da.
    • Edozein motatako jarduera bertan behera uztea museo, erakusketa-areto, ostalaritza-establezimendu (etxez etxeko zerbitzua izan ezik), kirol-jarduerarako zentro, joko-lokal, txoko, elkarte gastronomiko edo kultu-zentroetan. Metro eta erdiko gutxieneko segurtasun-tartea bermatzen ez duten lokaletan beste edozein jarduera mota mugatzea. Gutxieneko distantzia hori edozein pertsona-kontzentraziori aplika dakioke.

 

  • Bandoa: emango diren udal zerbitzuak. Besteak beste, emango diren udal zerbitzu minimoak jasotzen ditu. Nagusiak:
    • Erregistroa: errolda ziurtagiriak eta eskaeren erregistroa, 09: 00etatik 13: 00etara.
    • Gizarte Zerbitzuak: telefono bidezko eta aurrez aurreko arreta gizarte-langileak baloratuko duen larrialdietan.
    • Udaleko beste zerbitzuak: telefonoz artatuko dira.
  • Bertan behera utzitako zerbitzuak. Hartutako neurri nagusiak: ludoteka, gaztelekua, liburutegia, kiroldegia eta eskolaz kanpoko klaseak (dantza, musika, trikitixa eta antzerkia) zerbitzuak bertan behera uztea, irekitzeko data zehatzik gabe.
  • Merkataritza, ostalaritza eta turismo arloko dirulaguntzak