Eduki publikatzailea

Atzealdea

Usarrabi kiroldegiko 2018/19 ikasturteko eskaintza prest dago

Ikastaroetan izen-emateko epea irekita dago, eta irailaren 17an hasiko dira klaseak

2018·02·05


Usarrabi kiroldegiko 2018-2019 ikasturterako eskaintza prest dago. Sasoi, adin eta gogo anitzeko herritarrentzako eskaintza zabala prestatu dute aurten ere Usarrabi kiroldegia kudeatzen duten BPXport enpresako kudeatzaileek.

Eskaintza eta informazio osoa hemen

Ordutegia

  • Kiroldegia: 9:30-11:00 / 18:00-21:00 (astelehenetik ostiralera)
  • Frontoia: 9:00-21:00 (astegunetan eta asteburutan)

Baldintzak

  • Abonua egiteko, frontoia urte osorako erreserbatzeko edo ikastaroetan izena emateko, kiroldegian bertan edo 943 69 34 00 telefono zenbakian ( erreserbak eta izen emateko irailaren 14a arte.
  • Abonuarekin muskulazio gela ( banakako entrenamentua barne), sauna eta lurrun bainua erabili daiteke eta urtean zehar kiroldegian antolatzen diren ikastaroetan %20 aren beherapena izango da.
  • Ikastaroen ordutegiak aldagarriak dira eta bertan behera utzi daitezke izen emate minimo bat lortzen ez bada.