Eduki publikatzailea
Atzealdea

Iraileko azoka bertan behera

Iraileko azoka bertan behera

2020·11·12


Irailaren 27an ospatzekoa zen ganadu eta artisau azoka bertan behera geratu da.

Bi arrazoi nagusirengatik erabaki da aurtengo azoka ez ospatzea: alde batetik, Covid-19a, eta bestetik, ganaduari eragiten dion IBR gaitzaren inguruko kontrol protokoloak.

Covid-19aren eraginez, azoka antolatzeko araudia asko zorroztu da; arauetako bat postuen artean mantendu beharreko distantzia da, eta horrek urtero jarri izan diren postu kopurua asko murriztea eragiten du. Ganaduari eragiten dion IBR gaitzarenak ere eragin handia izan du era- bakia hartzeko garaian. Gure azokaren zati nagusiena (eta jende gehien biltzen duena) ganadu azoka da. Gaitzari aurre egiteko jarri di- tuzten neurriek ganaduen joan-etorriak asko zailtzen dituzte (baserri ez- berdinetako ganadua nahasten bada gero koarentenan eduki beha- rra dago ganadu hori etxera bueltatzean. Odol analisiak, kutsatzeko arriskua, bakunak erabili beharra...) eta ganaduen erakusketa ez anto- latzea erabaki zen.

Urteroko azokarik ezean eta bestelako azokak antolatzeko dauzkagun lege aldetik eragozpenak ikusita, jendea zuzenean bertako baserrie- tara erostera joan dadin animatu nahi dugu.