Eduki publikatzailea

Atzealdea

HONDAKINEN BILKETA SISTEMAN ALDAKETAK EGITERA GOAZ!

Asteasuko hiri-hondakinen bilketa sisteman aldaketa nabarmenak egin ziren 2013an hondakinak hobeto bereizteko helburuarekin. Hasiera batean aldaketek harrera ona izan zuten baina azken aldian herritarrek dituzten jarrera eta ohituretan motelaldi nabarmena atzeman da. Arazo honen zergatiak aztertu eta herritarren iritzia ezagutzeko partaidetza egitasmo bat gauzatu da 2018an. Bertan, herritarren ustetan bilketa sistemaren ahuleziak azaleratu dira eta horiei irtenbide bat eman nahian, HIRI-HONDAKINEN BILKETA ETA KUDEAKETA SISTEMAN ONDORENGO ALDAKETAK EGITEA ERABAKI DA:

2016·02·05


HONDAKINEN BILKETA SISTEMAN ALDAKETAK EGITERA GOAZ!

Asteasuko hiri-hondakinen bilketa sisteman aldaketa nabarmenak egin ziren 2013an hondakinak hobeto bereizteko helburuarekin. Hasiera batean aldaketek harrera ona izan zuten baina azken aldian herritarrek dituzten jarrera eta ohituretan motelaldi nabarmena atzeman da.

Arazo honen zergatiak aztertu eta herritarren iritzia ezagutzeko partaidetza egitasmo bat gauzatu da 2018an. Bertan, herritarren ustetan bilketa sistemaren ahuleziak azaleratu dira eta horiei irtenbide bat eman nahian, HIRI-HONDAKINEN BILKETA ETA KUDEAKETA SISTEMAN ONDORENGO ALDAKETAK EGITEA ERABAKI DA:

1. ERREFUSAREN EDUKIONTZI BERRIAK JARRI ETA IREKITZEKO TXARTEL ELEKTRONIKOAK ERABILTZEA:

Familia bakoitzeko txartel bat banatuko da; txartel horrekin astean zehar gehienez edukiontzia 4 aldiz ireki ahal izango da, edozein egun eta ordutan; eta herriko edozein edukiontzi erabili ahal izango da.

Behar berezien arabera –adibidez etxean fardelak erabiltzen dituzten haurrak edo adineko pertsonak izanez gero-, txartelaren irekitze-kopurua areagotu daiteke.

Txartelak abenduaren 19tik urtarrilaren 11era bitartean Kale Nagusian zabalduko den informazio bulegoan jaso beharko dira.

Ondoren SARRAILA ELEKTRONIKO BIDEZKO SISTEMA BERRIA URTARRILAREN 21EAN AKTIBATUKO DA.

2. INFORMAZIO BULEGO BAT ZABALTZEA HERRITARREN KEZKAK ARGITU ETA ALDAKETEK ERAGIN DITZAKETEN ARAZOAK KUDEATZEKO:

Tolosaldeko Mankomunitateko hezitzailea egongo da Kale Nagusiko 6 zenbakian (Kutxako bulego zaharrean) abenduaren 19tik aurrera ondorengo ordutegian:

Astelehena 11:30 – 14:00

Asteartea 17:00 – 19:00

Asteazkena 11:30 – 14:00

Osteguna17:00 – 19:00

Ostirala 11:30 – 14:00

Bulegoa itxita egongo da ondorengo egunetan:

- Abenduak 24, 25 eta 31 - Urtarrilak 1, 2, 3 eta 4

ASTEASUKO UDALA

3. BILKETA PUNTUEN KOKALEKUAK BERRANTOLATZEA:

Berrantolaketa batez ere industrialdean eta landa-eremuko zenbait puntutan emango da. 13 bilketa puntuetatik 9ra pasatzea da asmoa- beti ere malgutasunez-.

4. PAPERA ETA KARTOIA ETA ONTZI ARINAK BILTZEKO EDUKIONTZI BERRIAK JARTZEA.

5. HONDAKIN ORGANIKOAREN BILKETARAKO SARRAILA ELEKTRONIKOA DUTEN EDUKIONTZI MARROIAK JARTZEA:

Froga moduan bi edukiontzi jarriko dira herrigunean eta eskaeraren arabera beste guneetan gehituko dira.

Errefusaren txartel berdinak balioko du edukiontzi hau erabiltzeko. Eta erabiltzeko eskaera informazio bulegoan egin beharko da urtarrilaren 15etik aurrera.

Edukiontzia mugarik gabe erabili ahal izango dira, eta horretarako behar diren poltsa konpostagarriak Udalak banatuko ditu.

Denbora-epe batean hondakin organikoak kudeatzeko 2 sistemek batera funtzionatuko dute – konpostguneak eta edukiontzi marroia-. Ondoren Udalak, emaitzak eta funtzionamendua aztertu ondoren, zein sistema mantendu erabakiko du.

6. SORTZAILE BEREZIEI (dendak, tabernak, ikastetxea, elkarteak, etab.) ATEZ-ATEKO BILKETA ESKAINTZEA ORGANIKOA ETA PAPERA ETA KARTOIA JASOTZEKO.

7. BOLUMEN HANDIKO HONDAKINEN BILKETA INDARTZEA:

Tamaina handiko hondakinen bilketa-egunera arte itxaron ezin dutenei gogorarazi Andoain eta Tolosako Garbiguneak erabil ditzaketela, astelehenetik larunbatera.

Aldaketa guzti hauekin Asteasun sortzen den errefusa gutxitu eta aldi berean gaikako bilketa areagotu nahi da gutxienez %65era.

Edozein kasutan, Asteasuko Udalaren eta Tolosaldeko Mankomunitatearen borondate eta konpromisoa da egokitzapenaren gertuko jarraipena egitea, partaidetza egitasmoan hainbatetan aldarrikatu den hobekuntza hori benetan lortzen ari den ziurtatzeko.

Baita ere, eskerrak eman bakoitzaren iritzi, eguneroko bizipen eta hobetzeko proposamenak partekatuz, lanketa hau ahalbidetu duten herritarrei, erronka kolektiboa bihurtu den ardura baita sortzen ditugun hondakinak ondo bereiztu eta kudeatzea.

Zentzu horretan, herritarren laguntza eskertzeko, txartela informazio bulegoan jasotzen dutenen artean bertako produktuen saski bat zozketatuko da urtarrilaren 14an.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!

ASTEASUKO UDALA