Eduki publikatzailea

Atzealdea

HITZALDIA: "Euskaraz bizi a(ha)l gara?", martxoaren 20an

Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara? Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek. UEMAko kide diren herrien kasuan, mankomunitateko kideen laguntza ere izango dugu horretarako. Hitzaldian bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.

2018·03·14

  • Data: martxoaren 20a, asteartea
  • Tokia: udaletxeko ikus-entzunezko aretoa
  • Ordua: 19:00