Eduki publikatzailea
Atzealdea

Herritarrek gehiago eta hobeto birziklatzeko helburua duen “Eman aurpegia!” kanpaina burutuko du Tolosaldeko Mankomunitateak

Honi lotuta, Asteasuko herriko plazan informazio puntu bat jarriko da azaroaren 3an, ostirala, 15:00etatik 19:00ak arte.

2023·10·31


Tolosaldeko Mankomunitateak hondakinen gaikako bilketari buruzko “Eman aurpegia! kanpaina berria burutuko du 28 udalerrietan. Helburua, herritarrek gehiago eta hobeto birziklatzea da eta honetan laguntzeko etxez-etxe birziklatze gidak banatuko dira. 

Honi lotuta, azaroaren 3an, ostirala, 15:00etatik 19:00ak arte, Asteasuko herriko plazan informazio puntu bat jarriko da. Euria egingo balu Udaletxeko plazara mugituko litzateke. Bertan, hezitzaile bat egongo da herritarrei arreta eskaintzeko, zalantzak argitzeko eta beraiekin birziklatze ohiturei buruz hitz egiteko. Bertaratzen direnek, konpost poltsa bat eraman ahal izango dute opari eta saski zoragarri baten zozketan parte hartzeko aukera ere egongo da.