Eduki publikatzailea
Atzealdea

Herriko haurren aldeko txalo zaparrada apirilaren 26an

Eguerdiko 12:00etan izango da, Oinherri elkartearen ekimenez.

2020·04·21


Haurren eskubideak babestea eta hezkuntza sustatzea helburutzat dituen Oinherri elkarteak apirilaren 26an Asteasuko eta Euskal Herriko haurren aldeko txalo-zaparrada bat egitea proposatu du. Haurrek eta gaztetxoak konfinamendu-egoeran erakutsitako jarrera eta pazientzia aitortzea da helburua. Horretarako, manifestu bat argitaratu dute, eta honako loturan irakurri daiteke: 

EUSKAL HERRIKO HAURREN ALDEKO TXALO ZAPARRADA