Eduki publikatzailea
Atzealdea

Giro ezin hobean ospatu genuen Kulturen Jaialdia (ARGAZKIAK)

Irailaren 15ean egin zen Asteasuko Kulturen Jaialdia. Asteasun bizi diren 10 herrialdetako ordezkariak izan ziren han, eta mundu osoko gastronomia dastatzen aukera izan zuten bertaratutakoek. Jaialdiak amaiera ezin hobea izan zuen Mariachi Mexico Lindo Sí Señor taldearen musikarekin.

2019·09·15


ARGAZKIAK

22 herritartasuneko pertsonak daude Asteasun. Motibo askorengatik, beren etxeak eta herriak utzita etorri ziren, eta gure artean bizi dira, gurekin. Gure komunitateko kideak dira.

Ikuspegi askotatik, aberastasun handia ekartzen digu halako aniztasunak. Ohitura eta mundu ikuskera berriak dakarzkigute eta, era berean, uste baino antzekotasun gehiago ditugula jabetzen gara. Horregatik erabaki zuen Asteasuko Udalak ekimen hau martxan jartzea, asteasuar guztion aniztasuna ospatzeko.

Mundu guztian bezala, mahaiaren bueltan, jan-edanak aterata elkartzen gara. Aurten hamar herrialdetako zaporeak dastatu ahal izan ditugu: Portugal, Nicaragua, Mexiko, Kolonbia, Maroko, Ameriketako Estatu Batuak, Argetina, Brasil, Senegal eta Nigeria.

Haurrek ere festa ederra egin zuten gozokiz beteta zegoen piñatarekin. Kosta zen haustea, baina merezi izan zuen itxoiteak. Jaialdiari amaiera ezin hobea eman zioten Mexico Lindo Si Señor mariatxiko kideek, eta bat baino gehiago dantzan jarri zuten.