Eduki publikatzailea
Atzealdea

FESTAK: Erratztuz taldeak eraso sexisten aurkako esku-orria eta txapa sortu ditu

Jaien hasierako txupinazoa botako duen ERRATZTUZ taldeak Asteasuko San Pedro jaietarako Indarkeria sexisten aurkako esku-orria sortu du. Esku orri hau behar bati erantzuteko sortu da, Asteasun eraso sexistak gertatu izan direlako azken urteetan. Horrekin bukatzea da Erratztuz taldearen helburua.

2019·06·26


Jaien hasierako txupinazoa botako duen ERRATZTUZ taldeak Asteasuko San Pedro jaietarako Indarkeria sexisten aurkako esku-orria sortu du. Esku orri hau behar bati erantzuteko sortu da, Asteasun eraso sexistak gertatu izan direlako azken urteetan. Horrekin bukatzea da Erratztuz taldearen helburua, Asteasun ez dela horrelako jarrerarik onartzen ikus dadin.

Jarrera horiek herri guztiak salatu ditzan, gainera, NI ERE PREST txapa moreak ere sortu dituzte. Eraso sexisten aurkako lanean inplikatu eta erasotuei euren laguntza eta babesa eskaini nahi dieten herritarrek janzteko da txapa more hori. Helburua, herritar guztion artean erasoen aurkako sare bat eraikitzea da.

Txapa horiek txupinazo egunean udaletxe azpian banatuko dira eta baita festetan zehar txosna gunean eta tabernetan ere. Asteasun ez dugu inolako eraso sexistarik onartuko, guztiok konpartitzeko gune seguru eta atseginak eraikiko baititugu, errespetutik abiatuta!