Eduki publikatzailea
Atzealdea

Euskaraldia 2020

Euskaraldia 2020

2020·11·12


Asteasuko Udalak bat egiten du aurtengo Euskaraldiko kanpainarekin eta herritarrak bertan izen eman eta parte hartzera gonbidatu nahi ditu.

Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohi- turak aldatuz euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest iza- nez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.

Irailaren 24tik aurrera izango dugu Euskaraldian izena emateko aukera, ariketa hasteko 2 hilabete falta dire- nean.

www.euskaraldia.eus orrian daukazue izen emateko in- formazio guztia.

Asteasun, ariketa hasiko den egunean bertan, azaroaren 20ean, Asteasuko udalak, Euskaltzaleen Topaguneak eta Lanku Kultur Zerbitzuak antolatutako "Txor-Txor Baka- rrizketa Umoretsua" izango dugu, Bea Egiazabalen es- kutik.