Eduki publikatzailea
Atzealdea

ERREPIDE MOZKETAK uztailaren 12tik 14ra

Errepide mozketak izango dira uztailaren 12ko 21:00etatik uztailaren 14ko 21:30era Irun-Gasteiz noranzkoan. N-l errepidetik lrurako eta lbaiondoko zuzenguneko industrialdeetarako sarbideak itxiko dira.

2019·07·11


N-l errepideko 438,475 eta 445,030 KP artean, lrun- Gasteiz noranzkoan, bidezoruaren egitura birgaitzeko lanak direla eta, hurrengo asteburuan 440,730 eta 442,165 KPen artean (lrun-Gasteiz noranzkoan) bidezorua birgaitzeko lanak gauzatuko dira.

Lan horiek uztailaren 12ko (ostirala) 21:00etatik uztailaren 14ko (igandea) 21:30era bitartean egingo dira eta, horretarako, N-l errepideko gallzada itxiko da lrun- Gasteiz. noranzkoan, 439,616 ela 442,320 KPen artean. Gasteiz-lrun noranzkoko galtzadaren erdibitzailean pasaguneak irekiko dira zirkulazioa bi noranzkokoa izan dadin.

Jarduketa horrek eragin hauek ekarriko ditu:

  • Itxita egongo dira N-l errepidetik lrurako eta lbaiondoko zuzenguneko industrialdeetarako sarbideak.

Repsol zerbitzugunera eta lrurako zuzenguneko industrialdera sartzeko, soilik Villabonako zeharbidea erabili ahal izango da.

lbaiondoko industrialdera sartu nahi duenak N-l errepidea ulzi beharko du lrurako N-l-439 lotunea erabiliz, eta ondoren itzulbidea egin lrurako biribilgunean.

Lanen planak, eguraldiak lanak behar bezala egiten uzten badu, ibilgailu mantsoen erreiko zorua sendotzea aurreikusten du, eta, horretarako, sakonean fresatuko da eta ondoren betun nahasketa beroko tarteko geruza zabalduko da; halaber, errodadura geruza berrituko da plataforma osoan, gainazala fresatu eta errodadura geruza berria zabalduz zoruaren birgaitze lanek eragina d uten I run-Gasteiz noranzkoko galtza da zatian.

Uztailaren 14ko (igandea) 21:30etik aurrera behin- behineko obra seinaleak kenduko dira, eta lrun-Gasteiz noranzkoko galtzada irekiko da trafikoarentzat; ondorioz, N-l errepidearen zoruaren birgaitze lanek eragindako zatian zirkulazioa baldintza normaletara itzuliko da bi noranzkoetan.

Asfaltia SL enpresak egingo ditu lanak. (Tel: 943 47 00 18- 680 128 997).

Barkatu eragozpenak.