Eduki publikatzailea
Atzealdea

Errekabailarako pasoaren itxiera

Plazako obrak direla medio, egun pare batez Errekabailarako bidea itxi egingo da, Kabela eta Iturri-Ondoko tartea hormigonatzeko. Otsailaren 28a, osteguna, goizeko 8:00etatik, martxoaren 2ra, larunbata, eguerdiko 13ak bitarte.

2019·02·22


Plazako obrak direla medio, egun pare batez Errekabailarako bidea itxi egingo da, Kabela eta Iturri-Ondoko tartea hormigonatzeko:

  • Otsailaren 28a, osteguna, goizeko 8:00etatik, martxoaren 2ra, larunbata, eguerdiko 13:00ak bitarte.
  • Kotxeak, Ibargain-dik Betani aldera doan bidetik pasa beharko dute. Hemengo trafikoa 2 semaforo bidez kontrolatuko da.
  • Furgonetak eta kamioiak ezingo dute pasa, altueragatik ez direla kabitzen Ibargain inguruan. Beraz, bakoitzak dituen beharrak asetzeko, aurretik edo ondoren antolatu beharko ditu bere hornidurak.
  • Baserrietako esne-bilketa: kamioia 28an pasako da, goizeko 8ak baino lehen. Ondoren, martxoaren 2an, eguerdiko 13etatik aurrera pasa beharko du.

Hormigoiak bere denbora behar du ondo gogortzeko, eta hori da arrazoia bidea 2 egunez ixteko. Edozein zalantza izan ezkero, deitu Udaletxera: 943.69.19.07